Covid-19ak eragindako 18 hildako izan dira EAEn azken astean

Archivo - Jendea Bilbon
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: lunes, 29 noviembre 2021 16:24

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzak eragindako 18 hildako izan dira azken astean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurrekoan baino 13 gehiago. Gainera, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 471,56 kasura igo da, eta 663 kutsatze berri aurkitu dira igandean, azaroaren 28an, hau da, egindako proba diagonostikoen %10,4.

Gainera, 214 gaixo ospitaleratuta daude, bezperan baino 16 gehiago, eta beste 47 ZIUetan, bi gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen buletin epidemiologikoaren datuen arabera.

Bestalde, covid-19az infektatutako pertsona batek batez beste zenbat lagun kutsatzen dituen neurtzen duen oinarrizko ugalketa tasa 1,24 da EAEn (1,49 Araban, 1,18 Bizkaian eta 1,22 Gipuzkoan).

Adinari dagokionez, 0-9 urteko taldean 113 positibo aurkitu dira azken egunean eta intzidentzia metatua 832,87 kasukoa da, 10-19 urtekoenean 77 (599,92), 20-29 urtekoenean 47 (368,25), 30-39 urtekoenean 83 (456,50), 40-49 urtekoenean 167 (610,26), 50-59 urtekoenean 55 (387,21), 60-69 urtekoenean 75 (411,44), 70-79 urtekoenean 25 (325,73), 80-89 urtekoenean 16 (171,41) eta 90 urtetik gorakoen artean 5 (190,48).

Lurraldeka, Arabako intzidentzia metatuta 370,37 kasukoa da, Bizkaikoa 281,02koa eta Gipuzkoakoa 807,26koa. Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizko 14 eguneko intzidentzia metatua 375,27 kasukoa da, Bilbokoa 194,82koa eta Donostiakoa 570,20koa.

Gainera, Arabako 23 udalerri (ostegunean egindako azken zenbaketan baino hiru gehiago), Bizkaiko 79 (17 gehiago) eta Gipuzkoako 74 (bost gehiago) eremu gorrian daude, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan 150 kasutik gora dituztelako.

Azkenik, ospitaletako egoerari erreparatuta, 31 erietxeratze berri izan dira azken egunean, eta orotara 214 gaixo daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 16 gehiago. Gainera, 47 gaixo ZIUetan daude, bi gehiago.